txat-A

miércoles, 29 de febrero de 2012

viernes, 24 de febrero de 2012

martes, 21 de febrero de 2012

viernes, 10 de febrero de 2012

viernes, 3 de febrero de 2012

miércoles, 1 de febrero de 2012

TALDEKO ESTATUTOAK!!!!

1.Taldekide guztiek onartu beharreko estatuto hauek gaurtik aurrera taldeko lege nagusi eta gorena izango dira, 1978ko konstituzioa edota euskal autonomi estatutuen gainetik (salbuespen bakarra Olmillos de Sasamonerako irteera izango da, bertan 1438an bertako hidalgo Francisco de Mendozak odolez imposatutako codicea izango dugu lege goren).

2. Estatuto honen jurisdikzioa entrenamendu guztiak, partiduak, bidaiak eta parrandak izango dira (parrandetan goizeko 3tatik aurrera egindakoak eta esandakoak ez du baliorik izango epaile inkisitzaileen aurrean)

3. Epaile inkisitzaileak ondorengoak izango dira:
• Otxo, azken urteetako kapitaina, eta fase berri honetan behingoz bere autoritatea ipini nahi duena haizea besterik ez duten jubenillen aurrean.
• Urko, eskubaloiko jakintsu handia, oso errespetatua talde barruan duen proiekzioagatik entrenatzaile bezala eta oso gogorra aparretan dauden jubenillekin.
• Xabi eta Aitor, kirol arloko gaietan jakintsuak izanagatik gai horietan izango dute beren eskumena. Baina parranda gaietan duten eskastasunagatik hauen jurisdikzioa partiduaren amaieran amaituko da, bueltako autobusean eta hortik aurrera jurisdikzioa beste epaileena izango delarik.
* Talde inkisitzaileak Josu Atorrasagastiren (estatuto hauen Peces-Barba) asesoramentu juridikoa izango du dudako kasuetan edo “vacio legaletan”.

4. Epaimahaia inkisitzailea izanagatik beharrezkoa dute beldurra ematen duten bi pertsonaien presentzia beraien erabakiak praktikan jartzeko.
• Ander Agote, mas conocido como Rabote, Rabo, Tripode o Rabokoop, zerga kobratzailea izango da.
• Joseba Oliden “bikayuba”. Santa Kruz apaiz gerrillariaren biolentzia zaletasunaren jarraitzailea taldeko borreroa izango da, parrandetan bere zaplasteko zikoitzen bidez jendea “a raya” jartzeko

5. Estatuto honek, zenbaitentzat atzerapauso izan daitekeen gizarte estamentala du eredu. Hori dela eta bi klasetan banatuko da taldea, Jubenillak eta jokalari kontsagratuak. Epaimahaiaren lan izango da klase banaketa burutzea, hala nola, jokalariek izan dezaketen portaeragatik klasez igo edota jaistea. Hauek dira klaseen eginbeharrak.

• Jokalari kontsagratuek kontsagratu diren aldetik ez dute obligazio berezirik, hala ere ongietorriak izango dira afai eta bazkai antolatzeetan eman ditzaketen aportazioak.
• Jokalari jubenilen eginbeharrak ondorengoak dira:
o Pega eta kita eramatea partidu eta entrenamendu GUZTIETARA
o Bukatzen ari diren bezala pega, kita eta botikineko ohiko gauzak eskatzea (tapetana, hotza, kremak…)
o Kanpoan jokatzen diren partiduetarako zerbezen eta zizka mizken kudeaketa. Honetarako jokalari kontsagratu gazteenei laguntza eskatzea posible izango dute.
o Baloi, botikin eta bestelako materialen garraioa busetik kiroldegira

Orion, 2012ko urtarillaren 21