txat-A

viernes, 26 de febrero de 2010

zarautz 33 - pulpo 29 (aitonakatxen kronika)

ba zer esan partidari buruz.

zumaiarrek hasiera ikusgarria burutu zuten markagailuan 1 eta 6koa jarriz, aurrean joko ona eskaintzen ari ziren eta defentsako lan onak kontraerasorako aukera paregabeak eman zizkieten. bestalde, zarauztarrak itzalita hasi ziren, atzean ahul eta aurrean zer egin ez zekitela zirudien. gauzak horrela, lehen zatiaren erdialdean zarauztarren erreakzio mutturra eta atsedenaldira berdinketarekin.

bigarren zatia, 5 eta 0 ko partzialarekin hasi zen, etxekoen alde. gauzak horrela, zarauzko taldea partida kontrolatzen hasi zen, eta zumaiarren erreakzioa ez zen nahikoa izan etxekoek partidua arriskuan ikusteko. ondorioz, etxeko taldea gozatzen asi zen, atzean defentsa oso onak burutuz eta haurrean joku ikusgarria eskainiz. azken minutuetan zumaiarrak zertxobait gerturatu baziren ere markagailuan, partida etxekoentzat izan zen merezimendu osoz. animoak zumaiarren aste honetako partidurako.

bestalde, irabazi izanagatik ere ezin dugu ahaztu epaileek, (batez ere arkaitz izeneko jaun batek) emaniko espektakulua. arratsalde osoa pitatzen pasa ondoren (euskal ligako 2 partida pitatu zituzten arratsaldean) oso oso saturatuta iritsi baitziren azken partidura.

enfin, derbiya poltsikoa... biar txapaypinturatik pasaberko!!!

eutsorrei mutillak!!!

No hay comentarios: