txat-A

martes, 14 de octubre de 2008

salamanca 31 - zarautz 28

Goizeko irteeratik gaizki hasi zen bidaia, berandu atera baiginen. Partidan, 5 orduko bidaiaren ondoren, ez ginen hasi gaizki, baina lehen minutuak pasa bezain laster talde salamankarrak etxean jolasteak dakarren indarrarekin eta gauzak hobeto eta buruarekin eginez aurre hartu zuen markagailuan. Zarauztarrak atzeko lanari gogor ekin gabe, salamankarren lehen lerroko zirkulazioak ezin itxiz, eta pibotearen lotura ezin moztuz, atzetik eta zintzilik, guda bakoitzak bere aldetik egin nahiz bezala. Aurrean etxekoen 5:1 defentsa zulatzeko lan handiegiak, gure jokua geldiaraziz eta tximistak bezala atzetik aurrera atereaz. Kontrerasoan min handia egin ziguten, (10 gol gutxigora bera, partida osoan).
Horrela atsedenaldira 17-12. bigarren zatian bihotzak tira eginez markagailuan hurbiltzea lortu genuen, baina burua hotz mantendu ezinez, berriz joaten ziren 5-6ko diferentzietara. Bukaeran markagailua zuritu genuen zertxobait, 3ko aldearekin galduz. Oro har gaizki, baina lan nekeza erruz eginda, atzetik eta kanpoan jokatzeak eta markagailuari buelta eman beharrak dakartzaten lan deskarga izanda. Kontuan izan lau taldekidek ezin izan zutela etorri. Hurrengo astean, Tuterako Senda Vivakoak, ekipo indartsua baina etxean irabazi beharrekoak.
gero arte!

by patximaia24

No hay comentarios: