txat-A

lunes, 20 de octubre de 2008

zarautz 27- tudela 27

Partida polita larunbatean ikusitako Arizbatalde polikiroldegian. Bi taldeek gogor hasi zuten partida eta zarauztarrak aurretik jarri baziren ere laister aldatu zen markagailua eta 5-2koa 5-8 bihurtu zen, lehen zatian atzetik joanez, baina etxekoen partzial bat eta epaileen kanporatzeak medio, 15na amaitu zen lehen zatia. Bigarren zatia markagailua estu ibili zen eta aldeak ez ziren 2 gol baino handiagoak izan. Maila handiko eskubaloia ikusi zen eta lehia ikusgarria suertatu zen bertaratutakoentzat. Bigarren zatian epaileen lanak izugarri baldintzatu zuen jokua eta erabaki ustelek bi taldeak baldintzatu zituen. Azkenean, Tuterak sartu zuen azken gola bi segundu falta zirela. Hurrengo astean, Tenerifera, sailkapenean azken bigarren doaztenen aurka, La Laguna.

by patximaia24

No hay comentarios: