txat-A

martes, 28 de octubre de 2008

Universidad La Laguna 24 -25 Amenabar Zarautz KE

Partida oso orekatua aurreko larunbatean La Laguna (Tenerife)-n jokatua. Lehen zatia oso parekatua joan zen, abantailaren bat etxekoen alde izan bazen ere. Atsedenaldira 13nakoarekin iritsi zen. Etxekoen atezaina ondo, 6metrotik jaurtitako baloiak geratzen. Atsedenalditik bueltan, zarauztarrek atzea lotu eta 2 gol gora jartzeko parada izan arren ez zen markagailuan tartea jartzeko modurik, atezainak eta hutsek etxekoak berriz partidan sartzen zituzten. Gauzak horrela La Lagunak partida eskura zuela ikusita indartsu ekin zion partidaren azken zatiari, nahiz eta zarauztarrak markagailuan aurretik joan, errenta txikienaz eta enpateak tartekatuz. Azken minutuetan, hiru penalty jarraian sartuta (aurreko lauak atezainak geratu zituen), zarauztarrak markagailuan bat goiti jartzen ziren eta txitxarreroek ez zuten gehiagorako paradarik izan. Partida sufritua, nekeza eta lan asko egin beharrekoa, baina zaleentzat ikusgarria, eskubaloi gogorra eta kalitatezkoa ikusteko aukera izanez. Azken minutuetan harmailetatik ur botila bat jaurti zen, baina ez zuen jokalariengan talka egin eta ez zen ezer pasa. Zarauztarrek beroketan bi jokalari galdu zituzten: Santxez eta Lertxundi. Lehenak besoa aterata eta bestea mokorreko kolpe bat zela eta. Datorren larunbatean, atsedena.

by patximaia24

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Hau dek hau kazetari tunatea santxez eta lertxundi dice!

hi! konportau ai!!

Anónimo dijo...

Jeltzale bat ematek, beti kexau ta ezer in ez. Ke pessao, pessani! nahita jarri ta banitxekin hik aho txiki hoi irekiko huala. Prepatu hai San Antonion kronikako (horrek esan nahi dik rekuperau in ber haizela, Fraga. Eutxorrei!
Urko el puto amo dek.