txat-A

viernes, 7 de noviembre de 2008

kanariaseta bidaia

EUTSOURRE!

Ostirala. Gogotsu esnatu gara kanariaseta abiatzeko eguna iritsi da eta. Jokuko erropa, txaparroa, alkandoraren bat eta amak prestatutako otartekoa hartu eta kanarias aldera. Gutxitan bezala, denok ordurako gara aritzbatalde tabernan irribarrea gure aurpegietatik kendu ezinik, bilboko airoportura eramango gaituen autobusa hartzeko prest.

DELAYED

Bilbora iritsi bezain laster gure hegaldia atzerapenarekin aterako dela ohartu gara, zerbeza mordoxka hartzeko aitzaki perfektua bilakatuko dena. Maletak fakturatu eta tabernara zuzenean, bertan dagoen zerbeza guztia edateko asmotan. Bitartean Igor eta Arronak, kalimotxoa eskuan, terrenoa zehat-mehatz aztertu dute. Amak prestatutako otartekoak ez du askorik iraun motxila barruan, zerbezek edalontzian askorik irauten ez duten moduan.




ORDO BITA

Moreno eta biok musean nola jokatu erakutsi diegu uranga eta ruxori. Tabernakoei iada iritsi zaie ixteko ordua baina guri ez ordea hegazkina hartzekoa. Gainera alkoholak iada farra gogoa piztu die askori. Honela, beste aldeko tabernara abiatu gara bertako zerbeza dastatzeko asmotan.






HAY UN CHARCO Y NO HA LLOVIDO…

Azkenean iritsi zaigu enbarkatzeko ordua. Hilaran jendea kantari eta suspertuta dabil, gainerakoak gure alboan ez tokatzeko errezatzen ari diren bitartean.







ANO:ESFINTER

Hegazkinean zerbezak. Baten batzuk zerbeza edan beharrean mikrofono bat tragatu dutela dirudi. Beste batzuk berriz sudokuak edota gurutzegramak egiten saiatzen gara exitu gutxirekin. Beste batzuk lo egiten saiatzen dira exitu gutxiagorekin. Hegazkineko zerbezak bukatzen doaz, aurreko bikotearen aurpegiak zuzenki proportzionalki iluntzen doazen heinean. Zerbeza bukatu da baina iada iritsi zaigu lurreratzeko garaia.

EQUIPAJES: PERDIDAS Y RECLAMACIONES

Iritsi bezain pronto gure maletak hartzera abiatu gara. Zinta martxan jarri da eta bere ahotik maletak botatzen hasi da bertsoak botako balitu bezala. Maletak atera eta atera ari dira, zuk zeurea noiz aterako zain. Zinta gelditzen doa, maleta falta zaienen bihotz taupadak azkartzen doazen bitartean. Zinta geratu da. Fausto, Butu eta Sergi maletarik gabe ditugu. Ekipajeko emakumeak ez dela maleta gehiago azalduko dio, maletan bilbon omen daude. Impotentzia. Bat-batean zintaren ahotsa entzun dugu, zintak bertsoko azken puntua botatzeko zuen oraindik.








¿CAFÉ SOLO O CORTADO?

Ez dira hemen bukatu gure ezbeharrak. Kanpora atera eta ez dugu hotelera eramango gintuen autobusik aurkitu. Denbora luzez gidariarekin kontaktatu nahi izan eta gero, hara non aurkitu dugun: kafetegian, kafetxo bat hartzen. Gure zain zegoela esan digu kanariarrei karakterizatzen dien lasaitasunarekin.

APA LAGUN! NESKA!

Santa Cruz de Tenerifera joateko asmoa duten bi emakume batu zaizkigu autobusean. Arrona eta Oliden gustora doaz mikroa eskuan. Bi emakumeek ez diote ezetzik esaten hauek jaurtitako proposamenei, masajista lanak egiteko prest omen daude.

OILASKO HOTZA

Hainbat komeri eta gero iritsi gara Punta del Rey hotelera. Geletan banatu, maletak igo eta prestatu diguten afari hotza hartzera abiatu gara. Sorpresa polita eraman dugu, uste genuena baina afari hobea dugu. Batzuk oilaskoa esku artean hartu eta hezur gutxi batzutan utzi dute beste batzuk patearekin gozatzen ari diren bitartean.




LO

Bidai luzearen ostean azkenean lo egiteko parada ere iritsi zaigu. Dagoen haizeak, hotelaren tabikeria finak eta igogailuaren hotsak lo egiteko zailtasunak jarri dizkigu. Nik behintzat ez dut Igorren zurrunkarik entzun, zurrunka egitearen fama jarri dioten arren.

BUFFET & BUFUS

Lo pixkat egin ondoren gosaltzera. Buffeta. Ahal dugun guztia sabeleratu dugu, Inhar bera babarrunak jatera ausartu da, beste hainbat gauzen artean. Beste batzuk ere ez dira motz gelditu. Jubilatu askoren artetik kanpotar itxura duen emakume bat azaldu zaigu. Bufus.



PASEO MATINAL

Aurreko eguneko bidaieko kargak askatzeko asmoz ibilalditxo bat egitera atera gara. Goraipatzekoa Jurgi bera muleta eta guzti etorri izana. Gu bitartean geurera, kamiseta kendu dugu ea moreno jartzen garen, moreno jarri beharrean gorri jarriko garen arren.






































TODO INCLUIDO

Ibilalditxoa eta gero batzuk itsas ertzean dagoen igerilekura joan dira, beste batzuk berriz hotel aldera. Bertan “todo incluido” delakoa genuela ohartu gara eta pultsera urdin preziatua jarri dugu loteria irabazi izan bagenu bezala. Irribarrea soinean, piszinara, zerbait hartu eta bainatzeko asmotan. Eguzkia, edariak, saltxitxak, konpainia egokia, ping-pona, “bista” politak… paradisuaren pare.























YOGURT NATURAL

Piszinan gozatu ostean bazkaltzera. Voleyko neska gazte taldetxo bat ere bertatik dabil. Berriz ere sabela ederki bete. Aipamen berezia merezi du yogurt naturalak. Oso ona. Ondoren lo kuluxka partidura abiatzeko ordura arte.








LA GUA GUA

Bi furgonetatan sartu eta pabilioiruntz. Gidarien lana gidatzea eta kaleak ezagutzea besterik ez den arren, askotan bezala ez gaituzte joan behar genuen pabeiloira eraman. Baina azkenean gidariaren musika alde dugula aurkitu dugu gure pabilioia. Bai pabilioia, pabilioi industriala, bere izenari ohore eginez. Iluna, zikina eta ez oso erakargarria…

FRAGA, CHIQUITO Y COMPAÑÍA

Partidua hasi baino lehen ezbehar gehiago. Hugori besoa atera zaio, Otxok aldakan min hartu du eta fragaren moduan dabil, Moreno ere ezinean, chiquito dirudi korrika egiten. Panorama honekin partidua hasi behar, lagun talde bat omen direnen aurka, guk itxura hobeagorik ematen ez dugun arren. Partida zaila doa, oso parekatua.










BETIKUA

Gauzak honela iritsi gara azken minutura eta markagailua berdintuta dugu, zaleren batek ur botila bat bota digun bitartean. Aurreko astean aipatutako momentu kritikoan gaude. Jendea lasai dago. “Betikua” bidali dugu, Urkok Igorri pase neurtua, lerrogailuz egingo balu bezala. Igorretik zintzilik hiru kanariar motxila moduan. Penaltia. Igorrek jaurti eta gola. Ez dago gehiagorako denborarik. Erraz.






BERRIDIREN AFARIA

Dutxa azkarra hartu eta bagoaz berriz ere hoteleruntz. Berridiri beranduago kalte egingo dion afaria hartu dugu. Ondoren geletara igo gara atontzera, alkandora, zapatak… jantzi eta bagoaz La Lagunako gaua nolakoa den ikustera. Oliden berak hainbat urten armarioan gordeta eduki duen alkandora elegantea jantzi du. Ekipoko zaharrak hotelean gelditu dira musaldia botatzen, bertan dauden jubilatu guztiekin batera.

EL CUADRILATERO

“El Cuadrilatero” deituriko tabernen gunera joan gara. Beranduago jakin dugu izen horren zergatia: bertako mutilek pressing catch-eko gerlariek hartzen dituzten anabolizante berberak hartzen omen dituzte…

TUNKA-TUNKA TUNKA-TUNKA

Hara eta hona ibili gara taberna batetik bestera regetoiaren erritmoan. Erritmo hauei buruz klase txiki bat ere jaso dut… Bestalde, bufus, bufus, bufus…

BOTEGIZON

Farra txikia egin ondoren eta lo zerbait egin ondoren, ia iritsi zaigu bueltatzeko ordua. Harritzekoa botegizonak resakarik handiena eduki izana… janaria ikusi ezinik dabil. Atzoko afaria izan omen da. Moreno, Ruxo eta konpainia sasoi osoan daude marianitoak hartu eta hartu. Bainutxoren bat hartu bazkaldu eta iada iritsi zaigu bueltatzeko ordua…



TENERIFE-MADRID-BILBO-ZARAUTZ
Bidai polit honen ostean bagoaz etxera bidean, honelako bidairen bat berriz ere noiz errepikatu pentsatzen…





PD

Eskerrik asko kontrerasi argazkilari lanak egiteagatik eta beste guztiei ere bidaia horren alaia egiteagatik. Ea noiz errepikatzen dugun…

7 comentarios:

Anónimo dijo...

jo jo jo....delegauan kozkorrak e hor nunbait...

Anónimo dijo...

bravo bravo eta bravo!! earra artikulu erreportaia. egiya esateko david, ahoa bete hortz lagayak. haundie kanarietako ipuin bilduma hau.

Anónimo dijo...

Yep!

Oso ona, bai jaune. EUTXOURREI! eta aurrea beti. Parre dexente in diat idatzitakua irakurri eta argazki batzuk gogoratzen.

Lan bikaina David.

Ondo segi, aio.

Anónimo dijo...

Lenoko anonimo ni nauk

Anónimo dijo...

Oso ona 'Ale Baroa' jauna!!, 8 ta Pak-Attack-ek bezela, nik e gustoa irakurri, beitu, ikusi, flipau, ta azkenik algaraka eon nauk hire erreportayai so.
Azkena izango ez dalakuan, ta guk ere aportatzen jarraituko yaulako, hurren arte!
FRAGA IS BACK! animo belaunbeltz hoyei, osease, 8 & Pack-Attack! hiri ere Señor Bursitis!!! krisi garayan, ta gure Deivid Bursitis-ekin...normala! Munduko Burtsa beheraka ziak eta 'en pikado'!

Anónimo dijo...

ieu! eskerrikasko danai goraipamen hoiegatik!! bidai honek merezi zian holako zerbait!! ba bai bursitisekin nitxok, ukalondua nahiko handiuta zekat... baña bueno larunbateako prest eongo nauk. animo beste lesionau danai! enteau nauk otxok re diaz de cerion pare ziokela... animo!!

Anónimo dijo...

honbre diaz de cerio bezela.... esginze ta meniskua aber nola zioken=3 asteako baja.