txat-A

lunes, 24 de noviembre de 2008

Zarautz KE 31 – 21 Aranga BM Soria

Bi alde ezberdin izan zituen igande eguerdian Arizbatalde kiroldegian jokatutako partidak. Markagailuan aurretik hasi zuten Soriarrek partida, baina etxekoak segituan partidan sartu eta markagailu estua izan zen nagusi lehen zatian. Soriarren lehen lerroko potentziak eroso aurkitzen zituen golak zarauztarren defentsan eta etxekoak atzean lan dexente izan zuten. Aurrean, soriarren 6-0-eko defentsa ondo mugituz, aukera ezberdinak aurkitzen ziren eta lan erdiak amaitzear zeudela etxekoen 3-0 eko partzial batekin 14-13 iritsi zen lehen zatiko amierara. Bigarren zatian, kontraeraso eta baloiari eta jokoari azkartasuna emanaz aurrretik izan ziren markagailuan. Soriarren jokalarien pisuak kanpotarren jokoa mantsotu zuten, nekearen poderioz eta honetaz baliatuz eta defentsan lerroak estutuz eta lan eginez, 31-21ekora iritsi zen. Jende anitz partida ikusten giro ederra eta etxekoak, aurreko asteko porrota ahaztuz, joko dinamika egokia aurkitu zuten.

by patximaia24

No hay comentarios: