txat-A

martes, 18 de noviembre de 2008

Urdaneta 34-30 Zarautz K.E.

Partida zaila zuen Zarautzek larunbatekoa. Urdaneta arerio gogorra izan da betidanik zarauztarrentzat eta halaxe izan zen larunbatean ere. Atzetik hasi ziren zarauztarrak, bizkaitarrek zituzten abantailak ez ziren handiak, 2-3 golekoak, baina partidaren erritmoa eurek zuten. Atzean sendotasun falta eta aurrean lan eskerga handia egiteak dakarren pisua sufritu zuen Zarautzek. Lehen zati amaiera txarra izan zuten zarauztarrek eta bizkaitarren aldeko 4ko abantailarekin amaitu zen: 18-14. Bigarrengoari gogoz ekin arren partidak bere horretan zirauen, Urdaneta lana eginez eta zarauztarra atzetik, markagailuari buelta emateko lanean. Bigarren zatiaren erdialdean berdinketa bat lortu arren, kanpotarren hutsek eta epaileen lan eskasa medio (baita Urdanetakoen lan nekaezinagatik ere) berriz ere etxekoak aurretik jartzen zituzten. Azkenean 34-30 eta partida txarra jokatzeak uzten duen sentipenak kentzeko parada larunbatean Soriaren aurka.

by patximaia24

No hay comentarios: